FINDING WAYS
Victoria P. Miranda
2018ko urtarrilaren 8tik 12ra
Victoria P. Mirandak proposatzen duen lana kontzientzia fisikoaren maila primario batean kokatzen da. Bakoitzaren egoera mental zein emozionaletik abiatuz pertsonalitate bakoitzaren mugimenduan sakontzen doa, honen muga fisiko eta mentalak errekonozituz. Sormen tailerrean entzumena, inprobisazioa, irudiak, eta bere materiala erabaliko ditu baliabide gisa. Bestalde, aurrez emango dituen klase teknikoak lotura zuzena izango dute Sorkuntza tailerrean eskatuko zaien dinamika gogorrarekin. Koordinazioa, desplazamenduak, abiadura aldaketak, prezisioa, disoziazioak eta zentroaren indartzea landuko ditu dinamika aktibo eta aldakor batekin.
Dantzari, irakasle eta koreografa freenlance ezaguna. Bere formakuntza munduko eskola garrantzitsuenetan burutu zuen: Eusko Jaurlaritzaren beka batekin Merce Cunningham eskolan ikasi zuen lehenik, ondoren Londreseko The Place-era joan zen eta azkenik CDNC L'esquisse goi mailako dantza garaikide eskolan lizentziatu zen, Frantzian.
Azken eskola honetan Carmen Werner irakasle zuelarik, berarekin lan egitera gonbidatu zuen eta 7 urtez egon zen Provisional Danza konpainian dantzari eta zuzendari laguntzaile gisa. Geroztik, freelance moduan dabil lanean dantzari, irakasle eta koreografa gonbidatu gisa konpainia eta eskola ezberdinetan: Dantzaz konpainia, Compañía Nacional de Danza de Costa Rica, Universidad de Xálapa, Conservatorio de Burgos, Conservatorio superior de Danza “María de Ávila” eta Conservatorio de Montevideo Sodre, besteak beste. Jaialdi desberdinetan epaimahai izatera gonbidatua izan da ere.