Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

BORROKA ESZENIKOA

Juanjo Herrero

2017ko maiatzaren 23 eta 26a

AURKEZPENA/ BIO

Juanjo Herrero, konde-hirian jaioa, hazia eta hezia, duela hamarkada bat baino gehiago da aktore profesionala. Fura dels Baus, Rubik edo La Tal bezalako Bartzelonako konpanientzat lan egiten du, guztiak, antzerki fisikoan espezializatuak, hau baita bere sendotasuna eta grina. Gorputzak mugimenduan duen adierazkortasuna eta bere aukera ainitzen bilaketak bultzatzen du Juanjok sortzen eta ikasten jarraitzea, antzerki fisikoan oinarritzen diren ikastaroak emateaz gain.


CV/ ESPERIENTZIA PROFESIONALA

Institut del Teatre Goi Mailako Eskolan Arte Dramatikoan lizentziatua da (Bartzelona), Antzerki fisiko eta bisualean hain zuzen ere. Eskrima eszenikoan hasi zen Ricard Pousekin, floretea, ezpata eta daga eta labanarekin lan eginez. INEFCen bere aktore formakuntza kirol-eskrimarekin konbinatu zuen Xavier Iglesiasekin entrenatuz.
2.004 urtetik aurrera hasi zen borrokoa eszenikoan lan egiten profesionalki Juanjo de la Fuente eta Alberto Feliciaterekin. Aktore espezialista bezala ere Ángel Amieva eta Mateo Amievarekin kolaboratuz Capa i Espasa konpainian, Forfrenzeen (Renaissance Entertainment) ikuskizunean.

Rogelio Rivel Zirko Eskolan (Bartzelona) akrobazia ikasi zuen ere eta Aktoreari zuzendutako biomekanikan lan egin zuen Nicolaj Karpov eta Moreno Bernardiren eskutik. Fighting Monkey teknikaren bitartez arte martzial eta dantzaren konbinaketa ikasi zuen, Jozef Frucek y Linda Kapetaneak sortua.
Madrilera zuzendu zen Ángel Planarekin teknika eta zehaztasun hobea irabaztearren.

DESKRIBAPENA/ HELBURUAK

Borroka eszenikoaren zentzu estetikoa bultzatzea da helburua, arrisku kontrolatua duten ariketen eta akrobaziako oinarrizko ariketen bitartez. Sormen eszenikoan eta diziplinarteko esperimentazioaren prozesuan, ikasleek banakako akrobazia eta taldeko akrobaziaren oinarrizko ezaguerak integratu ahalko ditu.
HELBURUAK
Borroka baten oinarrizko koreografia sortzen jakitea.
Ikasleek ulertzea nola eszenaratu borroka eszeniko bat mugimendu akrobatikoetaz lagunduz.
Ekintza dramatikoaren barnean, mugimendu akrobatikoak burutu ahal izatea.