Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

2020ko 4. MAILAKO TAILERRA

Mireia Gabilondo + Patxo Telleria

2020-21 ikasturtea

Ikasgaia ikuskizun bat sortzeko, eszenaratzeko eta erakusteko prozesu osoa praktikan jartzean datza. Aipatutako irakasleen laguntzarekin, ikuskizunaren eraikuntza bikaintasuneko bi profesionalek egingo dute, Patxo Telleria eta Mireia Gabilondo.

 

DRAMATURGIA PROPOSAMENERAKO MATERIALAK

4 asteko prozesuan zehar, Patxo Telleriak elementu desberdinak proposatuko ditu (testuak, irudiak, ariketak, etab.) ikasleek haiei buruzko proposamen pertsonalak egin ditzaten, haien errealitateak, nahiak, ametsak, arazoak… barne hartuko dituen ikuskizuna sortzeko.

Aipatu prozesuaren ostean, antzerkigileak taularatuko den proposamen dramaturgiko finala sortuko du.

 

IKUSKIZUNAREN GORATZEA ETA ERAKUSKETA

Ondoren, eta 12 asteko prozesuan zehar, ikasleek Mireia Gabilondo zuzendariarekin zuzenean lan egingo dute, honek eszenaratze proposamena egingo du eta ikasleekin lanean arituko da antzezlana aurrera eramateko.

 

PATXO TELLERIA

Bilbao-n jaioa, 1960ko Uztailaren 22an.

Pedagogian lizentziatua (1982) Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Filologan lizentziatua (1990) Euskal Herriko Unibertsitatean.

Aktore, dramaturgo-gidoigile eta zuzendaria.

Maskarada taldean egin nituen nire lehenengo dramaturgia lanak,  “Marxkarada” (1990)  eta “Monstruo Sakratuak” (1992).   Beranduago   “Txirene” konpainiarekin,  “Torito Bravo” (1996) eta “Birus” (1999) taularatu nituen.  “Ez Dok Hiru” konpainiarako, Mikel Martinezekin batera antzezteko lan asko sortu ditut. “Kontenedore Baten Istorioak” , “Euskera Sencilloaren Manifiestoa” (2002) (Max Saria euskerazko testurik onenari) “Larruaizetara” (2005) , “Euskarazetamol” (2009), “Lingua Nabajorum” (2011),  (Max Saria euskerazko testurik onenari eta Donostia Saria) eta “Desentxufatuak” (2013)  “Tartean” konpainiarako, “Sonata en un segundo y pico”  (2003), “Enfarmados- L.K.M.” (Max saria euskerazko testurik onenari, Jokin Oregirekin batera idatzia). (2008), “Pankreas-Páncreas” (2013)  (Ercilla Saria Estatuko antzezlan onenari) , “Zergatik Jamil? – ¿Por qué Jamil?” (2015) eta “Ez Dok Hiru” (2017)  Hortaz gain beste konpainientzako ere lan egin dut: Tatnttaka eta Albena Teatro-rako, “El Museo del Tiempo” (2006); Las Veneno Producciones-erako “Antonia Machin” (2010); Arriaga Antzokirako “Aventura en el teatro-Teatroaren Abentura” (2007) eta “Alde Zaharreko Amoranteak-Los amantes del Casco Viejo”   (2016); Tanttaka-rako “El Hijo del acordeonista-Soinujolearen Semea”-ren moldaketa (2010) eta “Sueño de una noche de verano- Uda Gau bateko Ametsa”-ren moldaketa (2016),  “Los amantes del Casco Viejo” (2016) Arraiagako “Cuartitos”-erako,  eta Vaivenen-erako “Azken trena Treblinkara-Ültimo tren a Treblinka” (2016)

Telebistarako gidoigile eta “script-editor” izan naiz urtetan. “Bi eta Bat” , “Jaun da Jabe”  , “Maité” “Ertzainak”, “Goenkale”  “Irrikitan” , “Martin” , “Mi querido Klikowski” , “Mugaldekoak”…

Zinean berriz, 2008  urtean (Aitor Mazorekin) nire lehenengo luzemetraia idatzi eta zuzendu nuen, “La máquina de pintar nubes”  (2009).  Geroago “Bypass” (2011) etorri zen, nire gidoiarekin eta Aitor Mazorekin batera zuzendua.  Azkenik, “Igelak”  (2016), neuk zuzendua . “Operación Concha” (2017) eta “Soinujolearen Semea” (2018) luzemetraien gidoia  idatzi dut.

 

MIREIA GABILONDO

Mireia Gabilondo (Bergara, Gipuzkoa, 1965) aktorea, zuzendaria eta gidoigilea da. 

Diplomaduna da Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatikoaren Zerbitzuko "Antzerti" Eskolan. 1983an, Fernando Bernués aktore eta zuzendariarekin eta Kike Díaz de Rada aktorearekin batera, Tantaka antzerki-talde donostiarrak eszenatokira hainbat ikuskizun eraman ditu euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez, eta hainbat sari jaso ditu, horien artean 2014ko Max saria.

Telebistarako lan egin izan du batez ere, ETBko euskarazko ekoizpenetarako (Jaun ta JabeErtzainak eta Martin), hala aktore nola gidoigile moduan. Hala ere, azken urteotan zinemarako jauzia egin du film luze bi zuzenduz (Kutsidazu bidea, Ixabel eta Amaren eskuak), euskal literaturako bi lan ezagunen adaptazioak direnak. Halaber, "Barrura begiratzeko leihoak" dokumental nabarmenean ere parte hartu du zuzendari moduan.

Antzerkian ere aritu izan da aktore, zuzendari, eta gidoigile moduan. Aipagarriak dira antzezlan hauek. Umekeriak (1996), El Florido Pensil (1996), El porqué de las cosas (2000), 1937 gogoaren bidezidorretatik (2002), Ote(h)itzari biraka (2005), Hnuy Illa (2008), Hostoak (2011), Komunikazioa Inkomunikazioa (2012), Zazpi ALdiz Elur, Mikel Laboa elurretan (2014), Adiorik Gabe (2016).