Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

4. MAILAKO TAILER PRAKTIKOA (AD)

Ximun Fuchs

2023-2024. Emanaldiak: 2024ko Maiatzaren 2a eta 3a.

Biografia:

Joan den mendeko 74an sortu omen nintzen. Bordeleko unibertsitatean antzerkia ikasi nuenetik, Europako bideak zeharkatu ditut euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz (Euskal Herria, Frantzia, Alemania, Ingalaterra, Espainia). Hogei eta bost urtez, nire artea antzerki mugalari, aktore, zuzendari, musikari, kamioi gidari, teknikari, ekoizle, banatzaile, zinegile edo irrati kronikari bezala eramaten saiatu naiz.
Herrigintza helburu,

Hameka lurralde proiektu kulturalaren bultzatzaile eta sortzailea izan nintzen. Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldea zuzendu dut hainbat urtez eta ondotik Axut! Kolektiboa

sortu dut anaiarekin batera; lan kolektiboak bultzatzen ditut erabaki iraunkorrak eta ibilbide artistikoak aberasteko.

Orain, euskal antzerkian (Axut! Kolektiboa) eta euskal zinean (Gastibeltza Filmak) eragitea erabaki dut bete betean; gure herrian, gure hizkuntzan eta gure ametsetan, lehentasunez bizitzeko, sortzeko eta ekiteko.

Fassbinder eredutzat hartuta, “gizartearen idazkari” izateko xedea dut, euskal gizartearena.


PROPOSAMENA/ PROPUESTA

Irakasgaiaren helburua antzezlan bat eszenaratzeko prozesu bat egitea da, testuinguru profesional batean gerta daitekeen moduaren ahalik eta antzekoena. Horretarako, ospe eta ezagutza profesional handiko sortzaile eta zuzendaria ekartzen da Dantzertira.

“Gasteizko hondartzak”

Hiri hau lapiko itxia da.

Gasteiz. Euskal Herria.

Gerla bat pasa daiteke, baina betiko abizenak edonon: Lopez de Munain,

Trokoniz, Anitua, Ozio... tarte horretan deus gertatu ez balitz bezala.

Baina, gertatu al da zerbait?

 

Zuzendaritza: Ximun Fuchs.

Testua: Xabier Montoia.

Egokitzapena: Antton Luku.