4. MAILAKO TAILER PRAKTIKOA
Javier Liñera + María Goiricelaya
Irailetik maiatzera (estreinaldia 2022ko maiatzaren 27an)
Ikasgaia ikuskizun bat sortzeko, eszenaratzeko eta erakusteko prozesu osoa praktikan jartzean datza. Aipatutako irakasleen laguntzarekin, ikuskizunaren eraikuntza bikaintasuneko bi profesionalek egingo dute, Javier Liñera eta María Goiricelaya.
DRAMATURGIA PROPOSAMENERAKO MATERIALAK 4 asteko prozesuan zehar, Javier Liñerak eta muntaiaren irakaslea elementu desberdinak proposatuko dituzte (testuak, irudiak, ariketak, etab.) ikasleek haiei buruzko proposamen pertsonalak egin ditzaten, haien errealitateak, nahiak, ametsak, arazoak… barne hartuko dituen ikuskizuna sortzeko. Aipatu prozesuaren ostean, antzerkigileak taularatuko den proposamen dramaturgiko finala sortuko du.
IKUSKIZUNAREN GORATZEA ETA ERAKUSKETA Ondoren, eta 12 asteko prozesuan zehar, ikasleek María Goiricelaya zuzendariarekin zuzenean lan egingo dute, honek eszenaratze proposamena egingo du eta ikasleekin lanean arituko da antzezlana aurrera eramateko. JAVIER LIÑERA
2021eko Arte Eszenikoen Aixe Getxo Saria, Santanderko Indifest-eko Muntaia Onenaren Saria (Barro Rojo) eta Urrezko Hiruki Saria ere jaso ditu. Urte asko daramatza hainbat konpainietan aktore lanetan. Baina egile gisa, idazten duen lehen pieza pieza laburra da: Suicidio en 15 minutos, Pabellon 6-ko Antzerki Laburreko Jardunaldietan estreinatua eta hainbat jaialditan erakusten dena. Baina bere lehen pieza luzea Barro Rojo da, estatuko hainbat sarek aukeratua eta nazioarteko hainbat jaialditara bidaiatzen duena, hala nola: el Quijote de París, Cena Contemporánea de Brasilia, Festival de Santiago de Chile… Ondoren, Tendíamos que haber empezado de otro manera komedia beltza idazten du zein hainbat antzokietatik biratzen dueña eta Huescako azokan aurkezten dena. Ondoren, hainbat kolaborazio etortzen dira: ¿Qué fue de Ana García? Pabellón 6ko konpainia gaztearekin; Bidaia Hortzmugarekin; Hondartza edo mendia? Ruth Garretarekin, eta abar. https://www.linkedin.com/in/mar%C3%ADa-goiricelaya-bur%C3%B3n-9b614532/?originalSubdomain=es
2017an, Ane Pikaza aktorearekin batera, bere zigilu propioa jarri zuen martxan: la dramática Errante. Gaur egun, zuzendu eta idazteaz gain, Goiricelaya BBK Aretoko programatzaile artistikoa da. |