Unai Izquierdo Vázquez
IRAKASGAIAK
Ebakera eta Ahozko Adierazpena II
Zuzendari albokoa
BIO
Unai Izquierdo (Santurtzi, 1981), aktore, antzerkigile eta kazetaria da. Bi lizentziatura ditu: Arte dramatikoan lizentziatu zen Malagako ESAD eskolan, eta kazetaritzan lizentziatutakoa ere bada. Horrez gain, EL CORREO-EHU-ren masterra burutu zuen. Antzerki eskolan, François Lecoq, Konrad Zschiedrich, Georges Laferrière, Cristina Rota, Teatro de La Abadía-ko kideak, Marta Schinca eta Perla Jaritonsky izan ditu irakasle, besteak beste. Ahotsari dagokionez, Susana Ruiz foniatrarekin eta Karmentxu Pérez logopedarekin eta Nuria Orbea abeslariarekin ikasi du.
Bizkaiko Antzerki Ikastegian (BAI) interpretazio irakaslea izan da eta hamar urte daramatza ahozko adierazpen klaseak ematen EL CORREO-UPV/EHUko Kazetaritza Masterrean.
Antzezteaz gain, hainbat antzezlan ere idatzi ditu: "Náufragos" Arriaga antzokian estreinatu zen 2016. urtean. Felipe Lozak zuzendu zuen. Toki berean estreinatu zen 2015.ean, "Dalí en blanco y negro", Pablo Viarren zuzendaritzapean. "Buenas noches, madre", 2014. urtean estreinatu zen, eta oraindik ere gaur egun antzezten da . "Gente extraordinaria", Bilbon estreinatu zen 2016.ean. "!Qué Fuertes lo de Gloria!", olerkari handiaren bizitzan eta lanean oinarritutako antzezlana, 2017. urtean estreinatu zen Pabellon 6-en. "Ocaña", Bilboko Arriaga antzokian 2018. urtean estreinatu zen, eta izen bereko Sevillako margolariaren bizitzaren gaineko lana da. Aktore gisa, nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte (Edinburgo, Brusela, Ostende, Amsterdam, Brno -Txekiar Errepublika-, Scarborough -Inglaaterra-, Bilbao eta Kosovo), 'Was Mona Lisa una lámpara?' antzezlanarekin. Kosovoko Skena Up Nazioarteko Jaialdiaren saria jaso zuen lan honek 2006. urtean.
Beste hainbat antzezlanetan ere aritu izan da: "Cabaret Chihuahua"n 7 denboraldi eman ditu. Aitana Sanchez Gijonekin batera "Juana de Arco en la hoguera" lanean hartu zuen parte. Arsian Ensemble Orkestrarekin "Rossini y el viento sur" lanean aritu zen Andaluzian barrena sei denboralditan. Maite Agirreren "Puta Vieja Alcachueta Celestina" antzezlanean hartu zuen parte. 2016.ean Arriagan estreinatutako "Náufragos" antzezlaneko protagonista izan zen. Antonio Jesus Gonzalezen "La materia de los sueños" laneko antzezle ere izan zen. Teatro Estable de Málago-ko kide ere izan zen. Arriaga antzokian estreinatu zen "Ocaña" antzezlana Jose Perez Ocaña margolariaren bizitzan oinarritutakoa da, eta bertan protasonistaren papera betetzen du.
Antzokietatik aparte, aurkezle lanetan ere aritu izan da ETBko hainbat saiotan ("Qué me estás contando", "Submarino amarillo", "La peña", "Cita en el infierno"...), eta Vocento taldeko, Punto Radioko, Ronda TVko eta Localiako saio desberdinetan.
KONTAKTUA
- Twitter: @unaiizquierdo
- mail: uizquierdo@dantzerti.eus