Interpretazioa II
Practicum II
Ebakera eta Adierazpena II
Olaia Gil euskal aktore eta kazetaria da. Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean ikasi ostean, Tanttaka antzerki taldearen "No me hagas daño" antzezlanarekin hasi zuen bere ibilbidea. Harekin 2011ko Artista Errebelazioaren Ercilla saria jaso zuen. Jarraian, bere ikasketak osatzea erabaki zuen Madrileko RESADen, non, Interpretazio textualean graduatu zen. Azken urteotan kazetaritza eta interpretazioa uztartu ditu. Kazetari gisa, ETBko hainbat saiotan ikusi dugu erreportari lanetan, "Atera kontuak" edo "Eztabaidan", kasu, eta baita "Eguraldia" saioa aurkezten ere. Oholtzan, berriz, bere lanik esanguratsuenetakoa Antzerkiz eta CDNk ekoiztutako "Sisiforen paperak" izan da. 2021etik DANTZERTIn, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza eskolan, irakasle gisa jarduten du.