Interpretazioa III
Disziplina arteko laborategia I
Espazio esperimentala
Muntaketari buruzko Tailer Praktikoa
Interpretazio gestualean titulatua da Institut de Teatren eta UPV-EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterduna. Dantza garaikide formakuntza jasotzen du nazioarteko hainbat irakaslerekin. Catalunya nahiz Euskal Herriko antzerki, telebista eta zinema ekoizpenetan interprete gixa lan egin ondoren, 2010ean, Igor de Quadrarekin batera HORMAN POSTER kolektiboa sortzen du. Bertatik proiektu eszenikoak garatuko ditu, bai ohikoak diren erakusketa -espazioetarako eta baita site-specific formatuan ere. Zenbait Arte eta Komunitate proiektu jarri ditu martxan. 2010-2015 artean Bilboko muelle3 dantza eta sormen lantegia kudeatzen du Olatz de Andrés eta Igor de Quadrarekin batera.