Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Juanjo Herrero Mansilla

IRAKASGAIAK

Akrobazia eta Zirkuko Teknikak

Objetuen antzerkita

Hitza testu klasikoetan (Esgrima)

BIO

https://www.dantzerti.eus/dantzerti/irakasleak-2/juanjo-herrero-mansilla-2
Col.legi del Teatren hasi zen antzerkian R. Rivel zirko eskolarekin konbinatzen zuelarik (Barcelona). Fools Militia konpainian, Jango Edwarsek zuzendua, parte hartu zuen Fórum de las Culturasen lan eginez (Barcelona). La Casonan (Barcelona) eta Atalayan TNT (Sevilla) jarraitu zuen bere formakuntza, Jordi Bertrán, F. Griffell, Leo Bassi eta Roberta Carrerikin parte hartuz.

Urteetan kaleko aktorea, espezialista eta ikuskizunen zuzendaria izan da Port Aventuran. Institut del Teatren (Barcelona) Arte Dramatikoan dago lizentziatua, antzerki fisikoaren espezialitatean. Bojum Teatre (M. Bonet) konpainia katalanaren aktorea da eta Masticació (P. Kermann) antzezlanarekin Katalunian eta Baleareetan egin du lan. Beste hainbat ikuskizuneetan parte hartu du: “Des-Variaciones Goldberg” David Fernández zuzendua, TNT Festibalean (Terrassa); Cemento (H. Müller) Stéphane Lévyk zuzendua. Bere formakuntza dantzarekin osatu du, Pere Gené edo Moreno Bernardirekin ikasiz eta Materia Brutan, Andrés Corcherok zuzendua lan egin du. Gran Teatro del Liceoko (Barcelona) opera ezberdinetan parte hartu du aktore eta dantzari bezala: Agrippina (Händel), La leyenda de la ciudad invisible de Kitezh (Rimsky- Kosakov), Il Prigioniero/Suor Angelica (G. Puccini) edo La Traviata (G. Verdi). D. McVicard, D. Tcherniakov eta Lluís Pascual bezalako zuzendariekin lan egin du. Nabarmendu daitekeen lana: M.U.R.S., La Fura dels Bausen ikuskizuna, Grec Festibalaren irekierako antzezlana, hain zuzen (Barcelona).

RTVEko Forenses telesailean lan egin du. Carmen eta Don Pasquale, bi operen mugimenduko asistenzia zuzendu du Kursaalean eta La Tal konpainia katalanarekin lan egiten du 2016etik, Carilló ikuskizunarekin Europar Batasunetik eta estatu mailan biran.

KONTAKTUA

  • Blog: juanjoherrero.com
  • mail: jherrero@dantzerti.eus