Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

José García Ceballos

IRAKASGAIAK

Dantza klasikoaren errepertorioa I

Dantza klasikoaren errepertorioa III

Dantza klasikoaren teknika I

Dantza klasikoaren teknika IV

https://www.dantzerti.eus/dantzerti/irakasleak-2/jose-garcia-ceballos-2

Zaragozan jaioa, 1995ean dantzari gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala Frantziako Gazte Baletean,  Paris. 1996an Zaragozako Balletean sartu zen, “erdi-bakarlaria” kategoria lortuz, eta han 2005eko ekainera arte egon zen. Urte bereko abuztuan, bakarlari gisa sartu zen Magdeburg Balletean, eta 2009era arte egon zen bertan.

Bere ibilbide profesionalean zehar, hirurogei lan baino gehiagotan antzeztu ditu rolak, errepertorio klasiko nahiz neoklasiko estiloetan egindako bakarlari eta nagusi lanak nabarmenduz, besteak beste, M. Petiparen Paquita, Oiseau Bleu eta Raymondaren 3. Atala; G. Ballanchinen  Tchaikovsky Pas de Deux, Who Cares? eta Allegro Brillante; Sir F. Ashtonen Les Patineurs; Armando Jorgeren Casse-noixette; J. Corali y J. Perroten Giselle A. Argüelles eta R. Castellanosen bertsioan, baita O. Ilievarenean ere; A. Vaganova eta V. Chabukianiren Le Corsaire Pas de Deux  eta Diana et Acteon; V. Vainonenen Flammes de Paris; A. Bournonvilleren Fête des fleurs à Genzano; eta A. Messereren Spring Watters.

Egungo koreografoekin ere lan egin du, estilo askotakoak, eta nabarmentzekoak dira egin dituen bakarlari eta nagusi lanak, horien artean, Davide Bombanaren Woyzeck eta Broken Skin; Mónica Runderen Gingko; Nils Christeren Purcell Pieces; Patrick de Banaren Bella Domna; Sir Derek Deaneren Three Poems; Myriam Agarren Reflejos del Pensador; Jean Christophe Blavierren Blizzard in the Moon; Gonzalo Galgueraren Requiem, Cantus Perpetuus, Dorn, Cinderella eta Russishe Rapsodie; Olaf Schimdten Don Jovani; Patsy Kuppe-Matten Kanyengue eta Nómadas; nahiz Robert North, Harold King, Luc Bouy, Paolo Mohovich, edo Mauro Galindoren corp de baleteko lanak.

Bere ibilbide profesionalean zehar dantzari bakarlari gisa gonbidatua izan da, Ballet del Mediterráneo konpainian (Madril) Fernando Bujonesek zuzenduta; Oportoko Dantza Zentroan, (Portugal); eta Incolballet konpainian (Kolonbia). La Habanako Nazioarteko Dantza Jaialdietan, Kuba, hiru aldiz parte hartu du (1998, 2004 eta 2006an), baita Nazioarteko Dantza hain bat Galetan ere.

Zaragozako Dantza Eskolan ikasi zuen dantza Cristina Miñanaren zuzendaritzapean, Ohorezko Matrikula lortuz. 1992ean zilarrezko domina lortu zuen 2. Biarritzeko Nazioarteko Dantza Lehiaketan "Junior-Solo" kategorian.

Madrilgo Dantza Kontserbatorio Profesionalak Dantza Klasikoan titulatua da 1997an. Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Dantzako Goi Mailako Ikasketen irakaskuntza baliozkotzea "Koreografia eta Interpretazioaren Teknikak" espezialitatean lortu zuen 2007an.

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan irakasle izan da hiru urtez, eta 2017/2018 ikasturtetik ESADD Dantzerti ADDGEn.

KONTAKTUA

  • mail: jgarcia@dantzerti.eus