Dantza klasikoaren teknika II
Interpretazio-tailerrak, dantza klasikoa II
Dantza klasikoaren teknika III
Interpretazio-tailerrak, dantza klasikoa III
Edurne Martínez Hervías Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan irakaslea da 2015etik. Gasteizko José Uruñuela Udal Kontserbatorioan hasi zituen dantza-ikasketak, eta Dantza Klasikoan eta Koreografia eta Dantzaren Interpretazio Tekniketan titulatua da Madrilgo Mariemma Errege Kontserbatorio Profesionalean eta María de Ávila Goi Mailako Kontserbatorioan. Dantza historikoa ikasi zuen Diana Campóo-rekin, eta bere formakuntza Frantzian zabaldu zuen Sablé-ko Académie Internationale de Danses et Musiques Anciennes delakoan (2005 eta 2008) eta Compagnie de Danse L’ Éventail-eko "De la plume à l 'image" ikerketa-tailerretan (2011). Euskal Herriko Unibertsitatean Ikuskizunaren Arte eta Zientziak masterra egiten du eta, 2013 eta 2017 artean, dantza-jardueretako bizipen emozionalei eta genero-ikuspegiari buruz ikerketzen du Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultatean. Compañía de Danza Ana Yepes, La Lyra Hispana eta La Danzatería-ren produkzioetan dantzatu du, eta Gasteizko Espacio Sinkro kolektiboarekin lankidetzan aritu da musika garaikideko jaialdi eta zikloetan hainbat lan aurkeztuz.