Maddi Argote Ledesma
IRAKASGAIAK
Errepertorio garaikidearen analisia eta praktika I
Errepertorio garaikidearen analisia eta praktika II
Interpretazio garaikideko tailerra III
Dantza hezitzailea
BIO
Gimnastika erritmikoarekin hasten ditu urratsak, eta pixkanaka hainbat diziplinatan trebatzen da, hala nola dantza klasikoan, dantza garaikidean, flamenkoan eta euskal dantzetan.
2015ean, ETBrako noizbehinkako saioetan hasi zen dantzari lanetan, eta, ondoren, GetxoFolk, Lekeitioko Bandarekin kolaborazioak, San Martineko Ezpata Dantza, Umore Azokade Leioa eta Gipuzkoako Ezpata Dantza.
Hurrengo urtean, Igelak (Patxo Telleria) filmaren eta La Gala de los vascos y la danza como bailarina ikuskizunaren parte da. Bilboko Txistulari Bandarekin kolaboratzen du eta aurreskua dantzatzen du Euskal Herrian antolatzen diren hainbat ekitalditan. Aurten bertan hasiko da Dantzertin (Dantza eta Arte Dramatikoko goi-mailako ikasketak) trebatzen.
2018tik 2020ra Kukai Konpainiarekin lan egiten du MCC proiektuan eta Gela Jauziak piezan. Bitartean, Dantza Alformbra Gorrian, Bodorrioko antzokian, Labe Garaien Omenaldia eta Euskal Herriko Jota Txapelketan dantza egiten jarraitzen du. Looke konpainiarekin "The big game" pieza dantzatzen du.
2018an, Compagnie Maritzuliren Rebota: Rebonds et passions birari ekin zion Ipar Euskal Herriko eta Frantziako hainbat herritan, eta hurrengo lau urteetan dantzari aritu zen bertan. Gainera, Xabi Aburruzagarekin kolaboratzen du 2018an, Atxarre bere bideokliparen parte da urtebete geroago eta Bost diskoaren aurkezpenean dantzatzen du.
Urte berean, EITBrako hainbat programa grabatu zituen, eta Pabellon 6 konpainia gaztearekin lankidetzan aritu zen koreografia-laguntzaile gisa, Migraantes, Todo sale bien. Era berean, praktikak Errenteriako Dantzaz konpainian eta Kukai Dantzan egiten ditu.
2020an, Bolonia Experimental Company konpainiaren parte da Ausarta ekoizpenean, Jose Luis Magañak zuzendutako dantza ikuskizuna. Bien bitartean, kultura artikuluak idazten ditu "Prest" aldizkarirako (Deustuko herriaren aldizkaria Berbaizu Euskera Elkartetik).
Dantzertiko ibilbidea amaitu ondoren, ADDEren hirugarren jonadari ahotsa jarri, Espacio 600-en inaugurazioan dantza egin eta Leioako Kultur Etxean Aresti Dantza Eskolaren dantza ikuskizunaren parte da.
2021etik gaur egun arte, dantza garaikideko irakasle da Dantzartin (ESSAD).
2022an koreografo eta dantzari lanetan hasi zen Itsasoa Laino Dago ikuskizunean.
Urteetan zehar koreografo hauen eskolak jaso ditu: Fabian Thomé, Chevi Muraday, Compañía Nova Galega de Danza, Alessando Bizzi, Manuel Liñan, La Feli, Edu Muruamendiaranz, Amancio Gonzalez, Arkaitz Pascuas, Jaime Pablo Diaz, Leire Ortueta, Maria Martin, Maitane Zalduegi, Oihana Vesga, Iratxe Ansa eta Igor Bacovich, Olatz de Andres, Andoni Aresti.
KONTAKTUA
- mail: margote@dantzerti.eus