Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

ARRAKALA 2022


ARRAKALAREN VI. EDIZIOAK KALEKO ARTEAK IZANGO DITU ARDATZ

 

Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza goi-mailako eskolak, jardunaldi eszeniko-pedagogikoak ospatuko ditu martxoaren 25etik 27ra; tailerrentzako izen-ematea zabalik dago jada

 Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Arrakala jardunaldiak ospatuko ditu, seigarrenez, martxoaren 25etik 27ra. Aurten, kaleko arteak izango ditugu ardatz, eta horien inguruan egitarau oparoa prestatu dugu; mahai-inguruz, tailerrez eta ikuskizunez hornitua.

 Hain zuzen ere, Euskal Herriko kaleko arteen inguruan gogoeta egin nahi dugu, eta kaletik bertatik horiek bizi eta gozatu. Horretarako, eskarmentu handia duten konpainia eta profesionalak bildu ditugu, eta geure ikasleen parte-hartzea ere ez da nolanahikoa izango.

 Hasteko, Euskal Herriko kale-antzerki konpainia entzutetsuenak elkartu ditugu, mahai-inguru bat egiteko: Hika teatroa, Deabru Beltzak, Markeliñe eta Hortzmuga. Konpainiako bakoitzeko kide banak Euskal Herriko kaleko arteak: iragana, oraina eta etorkizuna solasaldian parte hartuko du.

 Horrez gain, kaleko dantza eta antzerkia lantzeko bi tailer eskainiko ditugu; lehena, Natalia Monge dantzari getxotarraren eskutik, eta bigarrena, Hortzmuga konpainiak gidatuta. Amaitzeko, ikuskizunak ere izango ditugu, izan ere, tailerretan izena eman duten ikasleek, irakasle-artistekin batera, erakustaldia egingo baitute, Ibarrekolanda plazan (Dantzertiren egoitzaren parean), zein Areatzan. 

 Geure xedea, martxoaren azken asteburuan, Dantzerti, eskolako ikasleen, sektore profesionalaren eta herritarren elkargune bilakatzea da. Kaleko arteek geurean izan duten garrantzia azpimarratu nahi dugu; beren etorkizun hurbilaz hausnartu eta belaunaldi berriei horien gaineko ezagutzak helarazi. 


EGITARAUA

-MAHAINGURUA:

EUSKAL HERRIKO KALEKO ARTEAK: IRAGANA, ORAINA ETA ETORKIZUNA"

AGURTZANE INTXAURRAGA (HIKA TEATROA), GARBITXU (DEABRU BELTZAK), JON KEPA ZUMALDE (MARKELIÑE). MODERATZAILEA: NEREA LORENTE (HORTZMUGA)

MARTXOAK 26, LARUNBATA

ORDUA: 17:30    

LEKUA: DANTZERTI (Ibarrekolanda plaza)

(Solasaldia)/ 60 min

SARRERA: DOAN



 Zein da kaleko arte eszenikoen egungo egoera? Nola eman diezaiekegu hauspoa? Nondik dator Euskal Herrian dagoen kalearekiko grina? Nola aldatu da espazio publikoaren interbentzioa? Eta zeintzuk lirateke etorkizuneko erronkak? Horien eta beste hamaika gairen inguruan gogoeta egiteko helburuz, geurean ibilbide luze eta oparoa izan duten lau konpainiako kideak bildu ditugu. Har ditzagun kaleak!

Hizlariak: Agurtzane Intxaurraga (Hika teatroa), Garbitxu (Deabru beltzak) eta Jon Kepa Zumalde (Markeliñe). Moderatzailea: Nerea Lorente.



-TAILERRAK:

NATALIA MONGE ETA KALEKO DANTZA

MARTXOAK 25, OSTIRALA: 16:00-20:00

MARTXOAK 26, LARUNBATA: 10:00-14:00

LEKUA: DANTZERTI

OHARRA: IKASTAROA MARTXOAREN 26AN 19:00ETAN KALEAN EGINGO DEN ERAKUSTALDI BATEKIN AMAITUKO DA.

 Natalia Monge dantzari getxotarra Organik konpainiaren burua da, eta sormen prozesuetan aditua. Makina bat ikuskizun sortu du, antzoki edo/eta kalerako. Bere kaleko emankizunen artean, aipagarriak dira, besteak beste, Malditas, Carneros, Irrintzi, Sardina freskuee!, ES3IN edo Tellagorri. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza fakultateko irakaslea ere bada, non, gorputz adierazkorraren balioa eta partekatzeko gaitasuna hedatzea dituen helburu. 2017an Artez Blai saria jaso zuen, arte eszenikoei buruz egindako ikerkuntza lan bategatik. Urtarrilean, berriz, bere azken lana estreinatu zuen, Arnasa, interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala dutenak elkartuz.

 Dantzertik Arrakala jardunaldietara gonbidatu nahi izan du, ikasleei bere metodologia eta kaleko dantzaren inguruko ezagutzak helarazteko. Ikastaroan kaleko ikuskizunetan garrantzia hartzen duen alorretako bat landuko du; publikoa eta dantzarien arteko gertutasuna. Horrez gain, “arnasa”-ren kontzeptua ere jorratuko du, bere azken ikerketa koreografikoen harira.

 Martxoaren 25ean eta 26an garatuko den tailer baten ostean, martxoaren 26an bertan, ikasleek Ibarrekolanda plazan (Dantzertiren parean) erakustaldia egingo dute.

 

HORTZMUGA ETA KALE-ANTZERKIA

MARTXOAK 25, OSTIRALA: 16:00-20:00

MARTXOAK 26, LARUNBATA: 10:00-14:00 – 16:00-20:00

LEKUA: DANTZERTI

OHARRA: IKASTAROA MARTXOAREN 27AN 12:00ETAN KALEAN EGINGO DEN ERAKUSTALDI BATEKIN AMAITUKO DA.


 1989an abian jarri zen Hortzmuga konpainiak ondo baino hobeto ezagutzen ditu kalearen berezitasunak; izan ere, urteotan etengabe aritu da antzerki kritiko eta soziala egiten, nonahi. Antzerki artisauaren aldeko apustua egiten dute eta kontzientziak astintzea da beren helburua. Bere azken lanen artean, Libertia, Nola, Femmes edo Jule aipa ditzakegu. Horrez gain, beren ibilbide oparo eta etengabekoa dela-eta, 2014an Umore Azokak Ohorezko saria eman zien. Egun, etenik gabe diraute; iaz, Bidearen amaiera ikuskizuna estreinatu zuten eta ekainean, Gasteizko KaleArte jaialdian SENTA. Noraezean estreinatuko dute, Deabru Beltzak-eko kideekin elkarlanean.

 Dantzertik Arrakala jardunaldietara gonbidatu nahi izan ditu, kalearekiko pasioa eta haren ezaugarrietara egokitzeko erraztasun eta trebezia ikasleei helaraz diezaieten. Martxoaren 25ean eta 26an, Dantzertiko ikasleekin tailer bat egingo dute eta ondoren, martxoaren 27an, Areatzan erakustaldia egingo dute.

 


IKUSKIZUNAK

NATALIA MONGE ETA DANTZERTIKO IKASLEEN DANTZA ERAKUSTALDIA

MARTXOAK 26, LARUNBATA

ORDUA: 19:00    

LEKUA: IBARREKOLANDA PLAZA (DANTZERTIREN PAREAN) 

(Dantza)/ 40 min

SARRERA: DOAN


 Natalia Monge dantzari getxotarra Organik konpainiaren burua da, eta sormen prozesuetan aditua. Makina bat ikuskizun sortu du, antzoki edo/eta kalerako. Bere kaleko emankizunen artean, aipagarriak dira, besteak beste, Malditas, Carneros, Irrintzi, Sardina freskuee!, ES3IN edo Tellagorri. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza fakultateko irakaslea ere bada, non, gorputz adierazkorraren balioa eta partekatzeko gaitasuna hedatzea dituen helburu. 2017an Artez Blai saria jaso zuen, arte eszenikoei buruz egindako ikerkuntza lan bategatik. Urtarrilean, berriz, bere azken lana estreinatu zuen, Arnasa, interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala dutenak elkartuz.


 Dantzertik Arrakala jardunaldietara gonbidatu nahi izan du, ikasleei bere metodologia eta kaleko dantzaren inguruko ezagutzak helarazteko. Martxoaren 25ean eta 26an garatuko den tailer baten ostean, martxoaren 26an bertan, Dantzertiko egoitzaren kanpoaldean ikasitakoa erakutsiko digute; kalearekiko hartu-emanean, Ibarrekolanda plaza beren oholtza bihurtuz.

 
HORTZMUGA ETA DANTZERTIKO IKASLEEN ANTZERKI ERAKUSTALDIA

MARTXOAK 27, IGANDEA

ORDUA: 12:00  

LEKUA: AREATZA

(Dantza)/ 40 min

SARRERA: DOAN


1989an abian jarri zen Hortzmuga konpainiak ondo baino hobeto ezagutzen ditu kalearen berezitasunak; izan ere, urteotan etengabe aritu da antzerki kritiko eta soziala egiten, nonahi. Antzerki artisauaren aldeko apustua egiten dute eta kontzientziak astintzea da beren helburua. Bere azken lanen artean, Libertia, Nola, Femmes edo Jule aipa ditzakegu. Horrez gain, beren ibilbide oparo eta etengabekoa dela-eta, 2014an Umore Azokak Ohorezko saria eman zien. Egun, etenik gabe diraute; iaz, Bidearen amaiera ikuskizuna estreinatu zuten eta ekainean, Gasteizko KaleArte jaialdian SENTA. Noraezean estreinatuko dute, Deabru Beltzak-eko kideekin elkarlanean.

Martxoaren 25ean eta 26an, Dantzertiko ikasleekin tailer bat egingo dute eta ondoren, martxoaren 27an, Areatza hartuko dute, bertara hurbiltzen diren ikusleei esperientzia hunkigarri bezain ausarta biziarazteko.


IZEN-EMATEAK:
DANTZERTIko ikasleek intraneten bidez egin behar dute. 
Profesionalak edo arte eszenikoen ikasleak arrakala@dantzerti.eus