ARRAKALA 2021
MARTXOAK 13
Gure ikasleei antzerki eta dantzaren inguruan gogo eta eragineta profesionalizaziora eramango dituen esperientzia eskaintzea da Dantzerti-ren (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola-ren) helburu nagusia, eskola gizarteratzea eta arte eszenikoek gizartean duten lekua zaintzea ere albo- helburuak dituelarik.
Profesionalizatze prozesuan ikasleei hainbat ikasgai, irakasle eta eduki eskainiko dizkie eskolak berak. Bestalde, ezinbestekoa deritzogu gure ikasleek eskolaz kanpoko beste profesional batzuekin hartu-emana izatea eta aldi berean antzerki eta dantzako profesionalek Dantzertin parte hartu ahal izatea. Horrexegatik arrakaldu, ireki, nahi dugu Dantzerti aurten TRADIZIOA gaitzat hartuta.
Bostgarren urtez jarraian Dantzertik Arrakala deituriko jardunaldiak antolatzen ditu horretarako eskolan urtero gai bat aukeratzen dugu eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak ekartzen ditugu gurekin egotera, ikastera, dibertitzera, jolastera... Aurten TRADIZIOA genuela gaitzat hartuta, online egin behar dena...
Tradizioari traizioa? Auskalo.
Dena den, Arrakalaren irekidura sakonaren garrantzian sinisten dugunez Dantzertin, nahiago dugu jardunaldiak mantentzea.
Gure eskola pixkanaka mundura ireki nahi dugulako: zuen zain gaituzue Dantzertin.
Ohiko legez.
El milagro y la magia en escena: tradicion y contemporaneidad
Hizlaria:
Ana Contreras Elvira
Ordua: 12:00
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Hizlariak:
Oier Araolaza, Pantxika Telleria, Patxi Laborda eta Aiert Beobide
Moderatzailea: Josu Garate- Euskal tradizio dantza irakaslea Dantzertin
Ordua: 15:30
Hizkuntza: Euskara
(Hizkuntza-Idioma de la charla: Castellano)
Magia eta miraria mundua leku "sorgindu" gisa ulertzeko modu bati dagozkion bi adierazpen dira, ezkutuko botereek gidatua eta deszifratzeko zailak diren sekretuz betea,baina baita dena posible den tokia ere. Mendeetan zehar Mendebaldeko Historian indarrean egon zen paradigma bat, eszenan era askotara islatu zena: gaietan, trametan, pertsonaietan,generoetan, eszenoteknian eta imajinarioetan. Klase honetan magiako herri-antzerkiaren eta gai sakratuen antzerkiaren ibilbidea egingo dugu ikuspegi garaikide batetik; antzerki postdramatikoaren berezko kontzeptuekin duen loturari arreta eskainiz eta tradizioak mundua suspertzeko duen ahalmenari erreparatuz.
ANA CONTRERAS ELVIRA
Profesora del Departamento de Dirección Escénica de la RESAD, Directora del Festival Místicas de Teatro Contemporáneo de Madrid, Directora de la revista Acotaciones, Vicepresidenta de la Asociación Internacional de Teatro del Siglo XXI, y directora de escena. Sus líneas de investigación se centran en las últimas tendencias del teatro contemporaneo, el teatro conventual, la pedagogía artística y el teatro delsiglo XVIII, sobre todo la relación entre lo teatral, lo ético y lo político con perspectiva feminista y de colonial. Es co-fundadora del Grupo de investigación de Feminismos y Estudios de Género y de las Jornadas de Teatro y Feminismos (RESAD) y miembro de varias Proyectos I+D, entre otros: "Catalogo de Santas Vivas (1400-1550): Hacia un corpus completo de un modelo hagiografico femenino" (UCM) y "Mapping 'Crisis Theatre' on the Contemporary European Stage: Theatrical Representations of the Refugee/Immigration Problem; Global Terrorism and World Financial Crisis" (Open University of Cyprus). Ha dirigido mas de 40 espectaculos, de los cuales los mas recientes: "Como alambre muy delgado" (Zapadores, 2019), "Esta divina prisión" (CNTC, 2019) y su versión confinada "Prisiones del alma" (Festival de Otoño/La abadía, 2019), "Super Superheldinen Binge" (Goethe Institut, 2019), "Cuando hay falta de hechiceros lo quieren ser los gallegos", de Nicolas Gonzalez Martínez (CNTC, 2018). Como performer destaca su participación en "Comedia sin título", de Lorca/Sara Molina (Festival de Otoño, 2019) y "Antes de la metralla", de Matarile teatro (Mostra Internacional de Teatro de Rivadabia, 2016).
(Hizkuntza-Idioma de la mesa redonda: Euskara)
Tradizio garaikidea oximoron bat ote da? Eta zerk egiten du dantza "euskal"? Dagoeneko Internet eta mugikorren konexio abiadurek aurre hartu dioten
XXI. mendean geldialdi labur bat egin, eta, arrakala txiki bat zabalduko dugu euskal dantzaz hausnartzeko. Zenaz baino denaz, eta, nora ote doa? Dantza tradizioaz dihardugunean zer adierazi nahi dugun galdetuko dugu eta, zerk bihurtzen ote duen―lezakeen― garaikide. Borreroaren antzera, tradizioak ere milaka aurpegi erakutsi ditzake, hura traizionatzeko ahalegin, uste eta desioetatik harago uneoro moldatuz, eraldatuz eta mozorrotuz. Euskal dantza plazaren erdian kokatuta, aurpegi horietako batzuek inguruan bueltaka jarriko ditugu katadera-dantzan. Dantza dezagun tradizioa!
Elgoibarren jaio (1972) eta Eibarren hazi den dantzaria da. Kezka eta Argia dantzari taldeetan aritzen da dantzari. Dantzan.eus webgunearen sortzailea eta editorea da, eta Dantzan elkartean egiten du lan dantzaren komunikazioa, dokumenazioa, kudeaketa eta aholkularitza lanetan. Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua, Musikologian egin zituen doktoretza ikastaroak, Artearen Historian eskuratu zuen ikasketa aurreratuen agiria eta Gizarte Komunikazioan doktorea da euskal dantza eta generoaren inguruan egindako tesiarekin. UPV/EHUn Euskal dantzari buruzko ikasketetan (2016-2017) irakasle aritu da eta Dantzertin, euskal dantza irakasle (2017). “Gregorio SantaCruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998), “Euskal Dantza” (Etxepare, 2012) eta “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” (UEU, 2020) liburuak argitaratu ditu eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.
Iruñan jaioa 1967an, egun Sestaon bizi da. Dantza maisua, koreografoa eta musikaria.
Dantza maisu gisa, Bilboko Musika Eskolan dantza eskolak ematen ditu. Aiko Taldekokidea da, eta bertan ikastaroak eskeintzeaz gain, erromeria gidatuetan gidari aritzen da.Beste aldetik. Koreografo moduan hainbat ikuskizun, erraldoien dantza eta dantzatradizionalen sortzailea da.
Donibane Lohitzunekoa, Larrune mendia eta itsasoaren badiaren artekoa. Emaztea,nerabeen ama, koregrafoa,Senperen kokatua den Elirale konpainiaran koordinatzaile artistikoa. Jauzi sistemaren garaikidetasunarekin miresturik, niretzat dantza gaurkoa da dena den.
Donostian jaioa (1978), 9 urte zituela hasi zen euskal dantzak ikasten. 13 urterekin EskolaDantza Taldeko zuzendariak bertako partaide izateko gonbitea luzatzen dio eta taldearengarai oparoak bizi izan zituen bertan. Emanaldi ugari eta Europan zehar jaialdi folklorikougaritan parte hartuz.
Bitartean, dantza ikasketetan sakondu eta ballet klasikoa dantza formazioaren ardatzbilakatu zuen. Eta baita alor ezberdinetako ikasketa ugari aurrera eraman ere; Besteak beste, Juan Antonio Urbeltz, Euskal Dantzarien Biltzarra eta Gipuzkoako dantzaprofesionalen elkargoak antolaturikoak.
Lengoaia eta forma berriak bilatzen zituen proiektu ezberdinen partaide eta bultzatzaile izan da: Gozatzegi´z blai, Euskal Herriko Argiak Euskal Opera, Kepa Junkerarekinkolaborazioak, Aukeran Dantza Konpainia…Baita Mikel Aristegi edo Ziomara Hormaetxea dantza garaikideko zenbait sortzaileen lanetan ere.
Gaur arte 25 dantza ikuskizunetatik gora bizi ditu dantzari edo sortzaile bezala.1. urtea ezkeroztik, esperimentaziorako gogoak eta lanerako borondateak bultzaturik, Haatik dantza Konpainia martxan jarri eta honen zuzendari bezela dihardu.
INFORMAZIO GEHIAGO
www.dantzerti.eus
arrakala@dantzerti.eus
DANTZERTI
Plaza Ibarrekolanda Plaza, 1 48015 Bilbo/Bilbao
Bizkaia 946 570 600
Antolatzaileak / Organizadores: