Merezi al du, kar, kar, kar, merezi al du barre egiteak, iji-aja, merezi al du mundu zikin honetan, kur, kur, kur, umoreaz hitz egiteak?
Zuri grazia egiten dizun horrek, niri ez dit grazia zipitzik ere egin...
Laugarren urtea da jada Dantzertik (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak) Arrakala deituriko jardunaldia antolatzen duela: horretarako eskolan urtero gai bat aukeratzen dugu eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak ekartzen ditugu gurekin egotera, ikastera, dibertitzera, jolastera...
Eta aurten umoreari eskaintzen diogu lekua, bai, aurten umorea izango dugu gai, hizpide... Umorea:beharra dugu eta.
Arrakalaren irekidura sakonaren garrantzian sinisten dugu Dantzertin, horregatik espero dugu esperientzia hau urte luzez errepikatzea.
Gure eskola pixkanaka mundura ireki nahi dugulako: zuen zain gaituzue Dantzertin.
ARRAKALAKO PLANNING OROKORRA
MARTXOAK 6
19:00 HITZALDIA: El efecto cómico | Espe López
21:00 EMANALDIA: FreshCool | Tio Teronen Semeak
MARTXOAK 7
TAILERRA 10:00-20:00 / Bufoiak bazterrak astintzen | Eneritz Artetxe Aranaz
TAILERRA 10:00-20:00 / ¡Ay, Ya! | Macarena Recuerda Shepherd
TAILERRA 10:00-14:00 / Horroreaz barre egiteko baimena | Javier Barandiaran
TAILERRA 10:00-14:00 / Tránsitos de humores | Begoña Krego
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEAK
Izen emateak irekita daude otsailaren 28ra arte hurrengo helbide elektronikoan: arrakala@dantzerti.eus
Informazio osoarekin dosierra hemen eskura dezakezu (tailerren eta hitzaldien deskribapena, gonbidatutako irakasleak, ordutegiak, matrikulazioa...)
Antolatzaileak