Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

 

Gradu amaierako lanak

2022/06/27
EKAINAK 29 

20.00 h.  IRATXE BILBAO 

BITARTEAN  
Zure zain dagoenak oraindik taupaka ari den irudi bati eusten dio. Ausentziaren aurrean erresistentzia-begizta bat ehundu eta destatzen du. Presentzia ikusezinen fikzioa sortzen du. Zenbat denbora da gai materia hori jasateko?  
Nola eraldatzen da denboraren joanaren aurka oldartzen den gorputza?
Bitartean, distantziari, ziurgabetasunari eta irrikei eusten dieten Penelopeez mintzo da. Migrazio-prozesuetan emakumeek gordetzen dituzten istorioetan inspiratutako denborari eta mugimenduari buruzko ikerketa da.


20.20 h. 
NAGORE TAMAYO 

NONDIK ABIATU INORA 
Kontakt inprobisazioa eta egungo konpromezuarekiko ulerkera harremantzeko ikerketa performatiboa.


**Ikuskizun honek argi estroboskopikodun argi-efektuak erabiltzen ditu.