Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

 

Gradu amaierako muntaia

2022/05/12
4° mailako Arte Dramatikoko ikasleak hil honen amaieran estreinatuko den Gradu amaierako muntaian murgilduta daude.
Talde artistiko-teknikoan luxuzko profesionalak dituzte: Maria Goiricelaya zuzentzeaz arduratzen da, Ibon Aguirre soinu-espazioaz, Betitxe Saitua diseinuaz eta Ikerne Gimenez eszenografiaz, esaterako.

Laster, hurrengo antzokietan ikusgai izango dituzue:

-Maiatzaren 25, 26 eta 27an Getxoko Muxikebarri antzokian.
-Ekainaren 2an, Gasteizeko Felix Petite antzokian.

Atzera kontaketa hasi da... Zuen zain izango gara!