Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

 

Gerturatze jardunaldiak + Ate irekiak

2022/02/07

Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan, gure Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Arte-Irakaskuntzetan Gradu Tituluak nola antolatzen diren eta 2022/23ko ikasturteko ikasketetan nola sartu hobeto ezagutzeko, zuentzat informazio eta gerturatze saio batzuk antolatzen ari gara.

Saioek 60 bat minutuko iraupena izango dute gutxi gorabehera, eta bertaratutakoekin elkarrizketa ireki batean oinarrituko dira. Gure asmoa sarbide irizpide eta frogak, ikasketa plana nolakoa den eta titulatuen aukera profesionalak zeintzuk izan daitezkeen argitzea da. Horretaz gain, zuzenean sortutako zalantzak irakasleriari galdetzeko aukera izango duzue.

Jardunaldiak doakoak eta sarrera librekoak dira, lekuak bete arte. Jardunaldien datak, lekuak eta ordutegiak:
 

          - Donostia: Kontadores gazte zentroa. Pasai San Pedro Hiribidea, 13. 2022ko apirilaren 30an, 17.00etan

          -  Bilbo: Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Danta Goi Eskola, Sarriko, Ibarrekolanda Plaza 1. 2022ko apirilaren 30an, 11.00etan.

          -  Gasteiz: Aldabeko Gizarte Etxea, Portal de Arriaga Kalea z/g. 2022ko apirilaren 30an, 11.00etan.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu hurrengo asteartean, 2022ko martxoaren 22an 9.00tan eta Bilboko Sarrikon kokaturiko gure zentruan (Ibarrekolanda Plaza 1), ate irekien eguna burutuko dugula bostgarren urtez, egiten dugun lana eta sarbide probak sakonki ezagutzeko interesa duzuenoi zuzenduta.

Ate irekietarako plaza kopurua mugatua denez, administraritza@dantzerti.eus helbidera izena eta ondorengo datuak ematea eskertzen dizuegu:

-Zein hurbiltze-egunera edota ate irekietara bertaratuko den
-Parte hartzaile kopurua
-Izen-abizenak
-Interesatuko zaizun espezialitatea (ARTE DRAMATIKOA edo DANTZA)

Informazioa zuen interesekoa izango delakoan eta behar duzuen edozertarako zuen eskura gaituzue, agur bero bat.