Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

 

Dantzertik 4.mailako tailerra estreinatuko du

2021/03/23

Dantzertiko ikasleen hirugarren promozioak 'Uda gau bateko bidegurutzea' estreinatuko du Muxikebarrin (Getxo)

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlana taularatuko du, Patxo Telleriaren dramaturgiarekin

  • Funtzioak: martxoaren 24, 25, 26, 27 eta 28an 18:00etan (martxoaren 27an izan ezik, 17:30etan) Muxikebarri Zentroan (Getxo)
  • Apirilak 17 Félix Petite antzokian (Gasteiz).

Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolako laugarren mailako ikasleek 'Uda gau bateko bidegurutzea' antzezlana estreinatuko dute martxoaren 24ean, 18:00etan, MUXIKEBARRI Zentroan (Getxo). Mireia Gabilondok zuzendu du antzezlana, Patxo Telleriaren dramaturgiarekin, ikasleen beraien lanetan oinarrituta. 

Antzerki eta meta-antzerki lan bat da, hain zuzen ere, Shakespearen 'Udako gau bateko ametsa' antzezten duten azken ikasturteko ikasleez hitz egiten duena, eta txaloak hastean bidaia bat hasten da. Bidaia horretan, denbora gelditu egiten da, eta bertigoa, ilusioak, beldurrak, ziurgabetasuna eta desioa azaleratzen dira arrakasta lortzeko lasterketa batean, taldeko kideak hautagai izatetik aktore profesionalak izatera pasatzen diren unean. 


Antzezlanak laugarren mailako ikasleak ditu protagonista, Arte Dramatikoko Interpretazioa espezialitateko azken maila: Nagore Andrés, Celía Fañanás, Paula Guereñu, Alain Lersundi, Yune Nogueiras, Paula Prol, Irati Sampayo, Garazi Urkola, Marina Verano, Aitor Vildósola, Aitzol Villahoz.

Eszenografia, airean esekitako kolunpioek egituratua, Fernando Bernués-en lana da, eta pieza osoa diziplinarteko lana da, non arte eszenikoen teknika desberdinak konbinatzen diren. Musika, dantza, kantua edo akrobaziak protagonismoa hartzen dute eta irakasle eta ikasleen arteko elkarlanaren emaitza da

Antzerki muntaia lau hilabeteko lanaren emaitza da eta Lucía Lasarte irakaslearen tutoretza izan du. Vene Herrero, Matxalen de Pedro, Alaitz Cabriada, Gorka Martín, Javier Hernández-Simón, Denis Santacana, Juanjo Herrero, Noemi Santisteban eta Jerónimo Martín irakasleen errealizazio eta aholkularitza lana ere, izan ditu muntaia honek.

27 eta 28ko emanaldietarako, ikuskizuna ikusteko gonbidapenak Muxikebarriko informazio bulegoan eta txarteldegian eska daitezke, baita Erromo Kultur Etxean ere, martxoaren 15etik aurrera. Sarrera doakoa da, aldez aurretik erreserbatu eta baieztatuta, lekua bete arte.