Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

 

Dantzertik Fair Saturday jaialdiarekin bat egingo du azaroaren 27an

2021/11/22
Eskolako ikasleek bina antzerki eta dantza ikuskizun oholtzaratuko dituzte; sarrerak eskuragarri egongo dira edukiera bete arte
 https://app.fairsaturday.org/event/dantzerti-irekia/
Aurtengoan, Dantzertik Fair Saturday jaialdiarekin bat egingo du, hainbat antzerki eta dantza pieza plazaratuz. Emanaldiak hilaren 27an izango dira, goizeko 11:00etatik aurrera, Sarrikoko Dantzertiren egoitzan (Ibarrekolanda plazan).
 
Hasteko, 1. 2. eta 3. mailako Arte Dramatikoko ikasleek Edurne Martinez Hervias irakaslearen Dantzako irakasgaian landutakoa partekatuko dute. 
 
Horrez gain, hainbat ikaslek beren lanak aurkeztuko dituzte. Batetik, Anzhelika Pankovak eta Arnatz Puertasek Berandu iristearen abantailak eta desabantailak izenpean bi sormen piezak oholtzaratuko dituzte. Bestetik, Dácil Wijkströmek eta Alazne Uraldek Parabola dantza emankizuna aurkeztuko dute. 
 
Sarrerak informazioa@dantzerti.eus helbidean eskura daitezke. Eskolako ikasleek, berriz, Intranetean egin dezakete eskaria. Ikusleen borondatezko ekarpenen bidez lortutako irabaziak Irrikiklown egitasmo sozialera bideratuko dira, Fair Saturday ekimenaren muinarekin bat eginez. 
Fair Saturday Fundazioa, Bilbon sortu zen, 2015ean eta kultura izaerako ekimen berritzaileen bidez, mundu bidezkoagoa, bertutetsuagoa eta pertsonen premiekiko sentikorragoa sustatzea du helburu. Hiri eta kultura desberdinen arteko topaketa-zubiak ezartzen saiatzen da, eta hori dela-eta, hilaren 27an ospatuko den ekimen kulturala, munduko beste hainbat herrialdeetan ere gauzatuko da, aldi berean.