Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

 

Bagabiltza 2018-19

2018/12/19 

Dantzertiko bi espezialitateetako ikasleek beraien lanak partekatu dituzte ikaskideekin eta irakasleekin


Dantza eta Arte Dramatikoko lau mailetako ikasleek, hirugarren urtez, beraien lanak aurkeztu zituzten ikasgai ezberdinetan bizitako esperientziak, elkar ezagutzea eta norberaren ezinegon artistiskoak partekatzea helburu zeukan elkarrizketa artistiko batean.

Talde bakoitzak hamar minutu zeuzkan beraien lanak aurkezteko; irakurketa dramatizatuak, margolan ezberdinen ikuskizun eszenikoak, dantza erakustaldiak, antzerki eskenak, kantak… Dena ikasleen inplikazioz, konpromezuz eta ahaleginez prestatuta. Aurkezpenak bukatutakoan, lana ondo egindakoaren sentsazioarekin, lunch batekin ekimena borobildu zen partehartzaile bakoitzak ekarritakoarekin.

Borondatez, esfortzuz eta ilusioz beteriko topaketa!