Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

 

Ate irekiak 2023

2023/02/27

ATE IREKIAK ETA GERTURATZE JARDUNALDIAK, LASTER, DANTZERTIN

Martxoaren 10 eta 11n Ate Irekiak eta Gerturatze jardunaldiak ospatuko ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen; izen-emate epea zabalik dago jada.

Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan,  gure Arte Dramatiko eta Dantza Graduak nola antolatzen diren eta zertan datzaten ezagutzeko informazio eta gerturatze saio batzuk antolatzen ari gara.

Saioek 60 minutuko iraupena izango dute gutxi gorabehera; bertaratutakoekin elkarrizketa ireki batean oinarrituko dira eta (hautazko) dinamika batean, zeinak ikasleak Arte Dramatiko eta Dantzako sarbide probei gerturatzea helburu duen. Gure asmoa 2023/2024ko onarpen baldintzak zehaztea da, ikasketa plana nolakoa den azaltzea eta titulatuen aukera profesionalak zeintzuk izan daitezkeen argitzea. Horretaz gain, zuzenean sortutako zalantzak irakasleriari galdetzeko aukera izango duzue.

Jardunaldiak doakoak eta sarrera librekoak dira, lekuak bete arte.

Jardunaldien datak, lekuak eta ordutegiak:

-          Donostia: Kontadores gazte zentroa. Pasai San Pedro Hiribidea, 13.2022ko martxoaren 11n, 17.00tan

-          Bilbo: Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Danta Goi Eskola, Sarriko, Mediterraneo itsasoaren kalea z/g. 2023ko martxoaren 11n, 11.00tan.

-          Gasteiz: Aldabeko Gizarte Etxea, Portal de Arriaga Kalea z/g. 2023ko martxoaren 11n, 11.00tan.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu datorren hilean, 2023ko martxoaren 10ean 11.00tan eta Bilboko Sarrikon kokaturiko gure zentruan (Mediterraneo itsasoaren kalea z/g), ate irekien eguna ospatuko dugula egiten dugun lana eta sarbide probak sakonki ezagutzeko interesa duzuenoi zuzenduta.

Ate irekietarako plaza kopurua mugatua denez, administraritza@dantzerti.eus helbidera idatziz izena ematea eskertzen dizuegu.