Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

NORK EMAN DEZAKE IZENA

Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleek egin ahalko dute Arte Dramatikoko Goi-mailako arte-ikasketak egiteko sarbide-proba espezifikoa:

  • Batxilergo-titulua izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi-mailako arte-ikasketetan sartzeko ezarritako betekizun akademikoen ordezko heldutasun-proba gainditzea edo lanbide-heziketako goi-mailako prestakuntza-zikloak egiteko sarbide-probaren zati amankomuna gainditzea.

IZEN EMATEA, IKASTEGIAK ETA PROBAK

  • Izena emateko epea:2017ko uztailaren 20tik irailaren 5era. (Abuztuan Dantzerti itxita egongo da)
  • Izena emateko tokia. Ikastetxea: Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola (Ibarrekolanda Plaza 1, Bilbo)
  • 2016eko maiatzaren 16ko Aginduak, Hezkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituen Agindua hirugarrenez aldatzekoa xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek 28,02 € ordaindu behar dituzte sarbide-probaren prezio publiko gisa Dantzertiko web orrian jarriko den aplikazioaren bitartez.
  • Ikasketa horiek egin nahi dituzten ikasle guztiek bete beharko dute inskripzio-eskabidea, I. eranskineko ereduaren arabera. Hemen deskargatu.
  • Inskripzio-eskabideak aurkezteko epea amaitu eta handik bost egun baliodunera, webgune honetan argitaratuko da probarako onartu diren pertsona inskribatuen zerrenda. Hala badagokio, kanpo gelditu direnen zerrenda ere argitaratuko da; kanpo zergatik gelditu diren adieraziko da, eta 48 orduko epea irekiko da akatsak zuzentzeko.

Egutegia

    Sarbide probetarako izen emate epea: 2017ko uztailaren 20tik irailaren 5era (Abuztuan Dantzerti itxita egongo da).

    Onartu/Ez onartuen behin behineko zerrenden argitaratzea: irailaren 5a asteartea.

    Akatsak konpontzeko epea: irailaren 5tik 7ra bitartean.

    Onartu/Ez onartuen behin betiko zerrenden argitaratzea: irailaren 7a osteguna.

    Arte dramatikoko azterketak data hauen artean izango da: 2017ko irailaren 11 astelehena
    Dantzako azterketak data hauen artean izango da: 2017ko irailaren 12a asteartea

    Azterketaren data eta ordutegi zehatzaren argitaratzea: irailaren 5a asteartea.