Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Daily Dances Workshop-Igor & Moreno

BAD (Bilbao Antzerki Dantza Garaikidearen Jaialdia) Jaialdiarekin lankidentzan, Dantzertik Igor eta Moreno konpainiaren hausnarketa eta koreografia praktika tailer bat hartuko du bere egoitzan, urriaren 17tik 20ra bitartean (tailerraren inguruko informazio gehiago atxikitako pdf-an aurki dezakezu).
- Izena jaialdiaren webgune ofizialean eman behar da: www.badbilbao.eus
- Tailer guztietako plazak mugatuak dira. Behar izanez gero, jaialdiko antolatzaileek parte-hartzaileen azken aukeraketa egingo dute; hori dela-eta, curriculum labur bat eranstea gomendatzen dugu.
- Ikastaroa hasi baino bost egun lehenago baieztatuko da plaza, interesdunek izena ematean adierazitako helbide elektronikora bidaliko den mezu baten bidez.
- Matrikula plaza baieztatzen denean ordainduko da, beti ere tailerra hasi baino lehen. Dirua kontu honetan sartuko da: cuenta Kutxabank 2095 0000 70 9103906098 (parte-hartzailearen eta tailerraren izena adierazi behar dira).
Londresen bizi diren artista bi dira Igor eta Moreno, nahiz eta bizimodua dantzak eramaten dituen tokian egiten duten, euren obrak Europan, AEBn, Txilen eta Txinan aurkeztuta. 2007az geroztik ari dira elkarlanean eta hauek dira euren obren ezaugarriak: mugimenduaren motorra den gorputzarekiko interesa eta ekintzaren berehalakotasuna esanahiak, ideiak eta desioak transmititzeko. Erresuma Batuko National Dance Awards sarietarako izendatu zituzten duela gutxi. Gaur egun biak dira The Place (Londres) eta TIR danza (Italia) zentroetako artista elkartuak.

DAILY DANCES-IGOR & MORENO WORKSHOP