Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Zergaitik Dantzerti?

Goi mailako titulu bat lortuko duzulako.

Ikasketak amaitzen dituzunean, Arte Dramatikoko edo Dantzako Goi Mailako Titulua lortuko duzu, eta biak ere goi mailako hezkuntzarako Europako kualifikazio-esparruaren 2. mailan sartuak daude eta Gradu Tituluaren baliokideak dira.

Merkatuari begira dugun orientazioagatik.

DANTZERTIk, Europako goi mailako hezkuntza-esparruan indarrean dauden kalitate eta egiaztapen irizpideekin bat datorren Ikasketa Plan bat du.Horri esker, lan-merkatuan sartu ahal izango zara, edo bestela, gradu ondoko ikasketak egiten jarraitu ahal izango duzu unibertsitate-master desberdinak eginez.

Ez dagoelako hau bezalako beste zentrorik.

Gure proiektua paregabe bihurtzen duten gauzetako bat zentro integratu bat izatea da.Ez da erronka makala, eta antolamendu aldetik korapilatsua den arren, benetako “arte-fabrika”bat dugu.Ingurune beraren baitan Arte Dramatikoko eta Dantzako Irakaskuntzak Musikako Irakaskuntza Profesionalekin batera elkartzeak hainbat sinergia sortuko ditu, zalantzarik gabe kalitatezko ekarpen interesgarriak emango dituena.

Bertako ekoizpenaren aldeko dugun bokazioagatik.

Zentroaren izaera integratu hori aprobetxatuz, Musika, Dantza eta Antzerkiko ikasketak bilduko baititu, bertako ekoizpenaren aldeko programa bat garatu nahi dugu, eta bertako ikasleek beste espezialitate batzuetako ikasleekin elkarlanean jardun dezatela.Era horretan, heziketa bat jasotzeaz gain, esperientzia zeureganatu eta zeure ideia propioak edo zure ikaskideekin batera talde-lanean garatuak esperimentatu ahal izango dituzu.

Izen emate epea

Laster emango da jakitera.

Deskargak

Izen emateko eskabidea eta ikasketa planak, etab. deskargatu.

[gehiago jakiteko]