Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

DANTZAKO GOI MAILAKO TITULUA

Eskakizunak

Honako eskakizun hauetako bat betetzen duten ikasleek egin dezakete Dantzako goi-mailako arte-ikasketak egiteko berariazko sarrera-proba:

  • Batxiler-titulua izatea.
  • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
  • Goi-mailako arte-ikasketak egiteko eskakizun akademikoak egiaztatzearen ordezko heldutasun-proba edo lanbide-heziketako goimailako prestakuntza-zikloak egiteko sarrera-probaren zati komuna gainditu izana.

Ikasketa Planak

Behin-behineko ikasketa planak dira hauek. Publikazio ofiziala aurkeztu arte, aldaketa txikiak gerta daitezke, hemen jasoko liratekenak. Hemen deskargatu dezakezu.